XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURU ZIBILAK: GERNIKATIK MUSKIZERAINO

Ez nuen inoiz pentsatu Mafiaren filosofia hain errotuta zegoenik Euskal Herrian.

Hau bai inozokeria, hau!

Muskiz eta Artxandako atentatuak ezker abertzaleari leporatzea ere...

Zentzugabekeriak esaten hasita, zergatik ez diegu GALekoei leporatzen Madrileko azken atentatuaren erantzunkizuna?

Astronauta samarra izan behar, honelako bertsioak irensteko.

Siziliar mafioso baten bihotzaz prestatutako ekintzak dira, dudarik ez.

Izan ere, ematen duena baino askotzaz larriagoa da.

Badirudi gizartea prestatu nahi dutela geroko errepresio basatiren bat justifikatzeko.

Ganster paranoiko batek soi-soilik parte har dezake joku honetan.

Gansterren alderdiak zure botua eskatzen dizu.

Ez badiguzu botua ematen, bonba tranpak erabiliz lehertaraziko zaitugu, eta gero eskuak garbituko ditugu abertzale buruberoei errua leporatuz.

Barne zimikorik gabeko gezurtero fin-finak, giza kalitaterik ez dutenak (oilasko bati eskatzen zaion label sonatua ere falta zaie eta): horra hor boterearen estolderia, Inkisizioa bera barregarri utzita.

Hemen ez du balio ezikusiarena egiteak.

Gernika bonbardatu eta gero, komunikabideek zera aldarrikatu zuten: Gorriek eta separatistek bonbardatu dute Gernika.

Muskizen eta Artxandan atentatuak egin eta gero, betikoek ere zera: Gorriek eta separatistek egin dituzte atentatu hauek.

Ordea komunikabideen eraginak egia mozorratzeari dagokionez piperrik ez du balio.

Egia gezur bihurtzeko gai direla?

Bai eta zera ere!

Eragiten duten beldurra, ordea, egiazkoa da; botere aurrean sortarazten duten menekotasuna, ordea, hori ere egia biribila da.

Mass-media delakoek ez dute egia mozorratzen, haien zeregina populazioa ohartaraztea baizik ez baita: Nire aurka altxatzen bazara, begira zer gerta dakizukeen.

Estatuko informazioa horixe da eta ideia arriskutsuak burutik kentzeko arma, edo bestelako hitzez esanda, Damokles-en ezpata antzekoa da, gure buruen gainetik zintzilik beti.

Ez dakigu morala zer den.

Boterea gara.

Jendea hil eta gero, geure buruak kondekoratzen ditugu.

Den-denak balio du guretzat.

Ez gaitezen engaina: egia ezagutzen ez duen gizartea ez da oraindik jaio.

Barka.

Guk ez genekien hori.

Gure agintariek ziri ederra sartu ziguten (...)